Udalak lanean jarraitzen du tentsionatutako eremu izendapena lortzeko
Lea Artibai izan da Bizkaiko EH Bilduk abian jarri duen Bizkaiko Biraren egitasmoaren azken geralekua. Indar subiranistaren alkate, zinegotzi eta ordezkariok, Nahia Sanz, Bizkaiko arduradun politikoa; Iker Casanova Bizkaiko batzarkide eta bozeramailea; eta Izaskun Duque eta Aitor López batzarkideekin elkartu dira.
Bizkaiko Bira EH Bilduko arduradun politiko eta instituzionalen arteko topagunea da, eta herri eta eskualde bakoitzean dugun lana eta esperientzia partekatzea du helburu. Udal-kudeaketan dugun eskarmentua amankomunean jartzen dugu, beti ere bizkaitarren bizi-baldintzak hobetzearen bila.
Gaurkoan, eskualde honetan garatzen ari diren kudeaketaren inguruko esperientziak partekatu dituzte EH Bilduko udal arduradunek, trantsizio ekosoziala eta basogintza eta etxebizitza politika bezalako gai interesgarriei dagokienez.
Azken puntu horretatik hasita, Lekeition Karabiako lurrak bisitatu ditugu, datozen urteetan 60 etxebizitza sozial eraikiko baitira bertan. Lekeitioko udal arduradunen esanetan, orain urtebete egindako etxebizitzaren diagnostikoaren arabera, eta edabearen zahartze progresiboaren testuinguruan gazteek herritik alde egin behar dutenean, etxebizitzen % 57,4 erabilera egonkorreko lehen etxebizitzak dira, eta % 25,4, aldiz, erabilera ez-egonkorrekoak. Lekeitioko 909 etxe, % 17,2, hutsik daude.
Bestalde, Lekeitiok 94 pisu turistiko ofizial ditu. Gaur egun, HAPOren aldaketa puntuala lantzen ari dira, pisu turistikoak arautzeko eta mugatzeko, eta prozesu hori amaitu arte, Lekeition ezin da pisu turistiko gehiago gaitu.
Azkenik, Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren txostenean (Euskadiko tentsio-eremuei buruzko txostena), 2025eko apirilean, Lekeitio jaso zen tentsionatutako eremuen zerrendan. Gaur egun, Udala lanean ari da tenkatutako eremu izendapena lortzeko.
Azken egunotan, Udalak martxan jarri du 18 eta 36 urte bitarteko gazteei etxebizitzak alokatzeko laguntzak emateko baldintzen hobekuntza.
Gaia aldatuta, Lea Ibarrako Mankomunitatearen egoitzan bestalde, EH Bilduk eskualderako landutako transizio ekosozialerako proposamena konpartitu dugu eta Ziortza-Bolibarren, basogintzaren inguruko ekarpenak. Izan ere, datorren urtean mendi foru arauaren lanketa hasiko da Batzar Nagusietan.