Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusia Euskadi Irratian elkarrizketatu dute.
«Euskal Herrian aspalditik ikasia dugu autoritarismoa gora doanean, ezkerretik gutxieneko programen inguruko artikulazio sozial eta herritar ahalik eta zabalena egin behar dela. Guk EH Bildun egina dugu: abertzaletasunetik eta Euskal Herritik».
«Gu abertzaleak gara eta Euskal Herrirako proiektua daukagu. EH Bildutik Espainiako hauteskundeetarako proposamena badugu jada: Goazen nazio ukatu bezala mezu bat ematera, zerrenda bakarra osatzera, herri gisa hitz egitera».