EH Bilduren Kongresuko bozeramaile Mertxe Aizpuruak iragarri duenez, talde soberanistak gerraren ondorio sozial eta ekonomikoei aurre egiteko dekretuak babestuko ditu. EH Bilduren eskaeraz dekretuan jasotako neurri sozialengatik egingo du, baina irmo kritikatu ditu petrolio- eta energia-enpresa handiei mesede egiten dieten beherapen fiskalak. Halaber, EH Bilduren gerrarekiko aurkakotasuna berretsi du, eta NATOtik irteteari eta Europarentzat benetako autonomia estrategikoari buruzko eztabaida sakona irekitzea eskatu du.