AKTUALITATEA

Justizia Soziala | 2026-05-12

EH Bilduk etxebizitza larrialdiaren inguruko jardunaldia egingo du larunbatean, maiatzaren 16an, Donostiako Tabakaleran. Etxebizitza krisia 10 urtetan konpontzeko proposatzen duen etxebizitza politika azaldu eta zehaztuko du ezkerreko indar subiranistak. EH Bilduren izenean, Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko buruak, Nerea Kortajarena Programa idazkariak eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak hartuko dute hitza.

Etxebizitza politikan adituak ere izango dira EH Bildurekin batera Tabakalerako ekitaldian. Hala, Javier Gil CSICeko ikertzaileak eta Nacho Alvarez Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen Estatu idazkari ohiak parte hartuko dute jardunaldian.