AKTUALITATEA


| 2025-05-06 08:56:00

Oraingoan, EAEko Auzitegi Nagusia izan da. Zahar etxeak kudeatzeko Kabia organismoak ezarritako hizkuntza-eskakizunak baliogabetu zituen epaia berretsi du epaitegi horrek. Berretsi egin du Donostiako epaitegi batek Kabiaren egoitzetan 54 lanpostu egonkortzeko lan eskaintza baliogabe uzteko erabakia.

EH Bilduren ekimenez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari mandatu argia eman zioten gai honen inguruan, alegia, euskarari segurtasun juridikoa emango dioten beharrezko lege-aldaketak eta hizkuntza-politikan jauzi bat egiteko behar diren tresna juridiko berrien garapenaren alde lan egitea. Ondoren, apirileko osoko bilkuran berretsi egin zen mandatua eta konpromisoa berretsi auzitegietatik eratorritako euskararen kontrako erabakiak ez zituela onartuko eta beharrezko neurriak hartuko zituela, besteak beste, helegiteak jarriz. Ildo horretan bere lankidetza eskaini zion EH Bilduk aldundiari.

Kezka handiz ikusten ditugu euskara lan-eskubideekin, talentua erakartzearekin eta kohesio sozialarekin kontrajartzeko egiten diren etengabeko adierazpenak; Uste dugu lan egin behar dela hizkuntza-eskakizunen sistemari eta administrazioan euskararen garapenari segurtasun juridikoa emateko beharrezko lege-aldaketen eta tresna juridiko berrien garapenaren alde.

EH Bildu, dagokion arduratik, gaiaren jarraipen zorrotza egiten ari da eta jarraituko eta behar diren ekimenak abiatuko ditu, izan instituzioetan zein bestela.