AKTUALITATEA

Naziogintza | 2026-04-06

Arkaitz Rodriguez:

EH Bildun oso-oso pozik gaude atzoko egunean Iruñean ikusitako irudiekin. Beste urte batez, milaka eta milaka abertzale, independentista eta ezkertiarrek gure herri zahar honekiko, gure nazio honekiko konpromisoa berretsi egin genuen. Zentzu horretan, atzo Iruñeko kaleetan ikusitakoak, baina baita ere Baionako kaleetan ikusitakoak, Abadiñon ikusitakoak, non milaka gazte independentista eta abertzaleek beste horrenbeste egin zuten. Herri honekiko bere konpromisoa eta determinazioa.

Uste dugu horrek guztiak nabarmen uzten duela herri honetan badagoela indarra, badagoela konpromiso militantea, badagoela determinazioa eta badagoela proiektu politikoa, mundu mailan une honetan nagusitzen ari den errealitate horren parez pare, guztiz bestelako errealitate bat eraikitzeko.

Bigarrenik, atzoko egunean, EH Bilduk beste behin ere nabarmen utzi nahi zuen utzi nahi izan zuen honako hau: ziurgabetasun ezegonkortasun testuinguru honetan, eskuin muturra ideia erreakzionarioak zabaltzen eta indartzen ari diren testuinguru honetan, inoiz baino beharrezkoagoa dela herri gisa aritzea. Inoiz baino beharrezkoagoa dela herri hau aintzat hartzen duten eragile horien arteko batasuna, ala, gutxienez, gutxieneko elkarlan bat. Bestela esanda, atzokoan berriro ere mahai gaineratu nahi izan genuen testuinguru honetan batasun falta, gutxieneko elkartasun baten falta, herri honek bere buruari aitortu ezin dion edo eskaini ezin dion luxu bat dela. 

Eta, azkenik, EH Bilduk ez du minutu bakar bat ere galduko xextra edo lehia partidistan. Etxebizitza larrialdiak ezin duelako itxaron, zerbitzu publikoen indartzeak ezin duelako itxaron. Pentsionistei pentsio duinak bermatzeak ezin duelako itxaron. Zerbitzu publikoen indartzeak, kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzeak ezin duelako itxaron, eta bizitzaren garestitzeari ere aurre egitea ezinbestekoa delako. EH Bildu hor dago lanean, hor ari da buru-belarri eta hor jarraituko du, esan bezala, jendearen gehiengo sozial zabalen arazoei erantzuna bilatu eta eman nahian. Eta baita ere, esan dudan moduan, egoera honetan parez pare ditugun erronkei erantzute aldera eta arazo horiei guztiei erantzute aldera ezinbestekoak diren kontsentsu, adostasun sozial zabal horiek eskuratze aldera edo erdieste aldera, bere eskua luzatzen.