Oskar Matute, EH Bilduren Kongresuko bozeramailearen ondokoa, elkarrizketatu dute Radio Euskadin.
«Euskal Herrian badugu abantaila bat eskuin muturraren aurrean: ezkerrak fronte zabal bat du EH Bildun komunitate politiko bat eraikitzeko. Ez gara defentsarako parapeto soil bat, hazten ari den indar bat baizik».
«Ez dira nahastu behar ekintza politikoaren batasuna eta hauteskunde-batasuna. EH Bilduk indar ezkertiar eta subiranisten ekintza bateratua defendatu du beti. Desio genuke eztabaida honek Espainiako ezkerrak erreferentzia eta komunitate politiko fidagarri bat eraiki dezan lagundutzea, EH Bilduk Euskal Herriarentzat eta Euskal Herriaren alde sortu duenaren modukoa».
«Gure nortasuna mehatxatzen duen olatu autoritario eta zentralizatzaileari herri gisa erantzutea da EH Bilduren apustua. Sigla batzuk baino haratago doa: Euskal Herria eskubideak dituen nazio bat dela defendatzen duten indar guztiak barne hartzen ditu».
«Amore ematea Aiaraldea ezegonkortasun eta langabezia etorkizun batera kondenatzea da. Harrien azpian ere konponbideak bilatzea tokatzen da. Industriarik gabeko herrialde batek ez duelako etorkizunik, turistentzako dekoratua izan nahi ez badugu behintzat».