Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako bozeramailea elkarrizketatu dute gaur goizean Naiz Irratian.
«Berretsi egin nahi dugu konfrontazio politikatik kolaborazio politikara pasatzeko deia. Horretarako, EH Bilduren eskua luzatuta dago».
«Beste gobernantza modu batzuk behar ditugula hitzetik hortzera darabilte EAJk eta PSEk. Bada gobernantza kolaboratiboa akordio puntualetatik harago dagoen beste zerbait da. Politika egiteko moduak aldatu behar dira: herritarrak erdigunean jarriz».
«Politika ez da neutroa: herritarrei ziurtasuna eman behar zaie, ziurgabetasunaren aurrean. Atxilotuen jatorriaren inguruan, berriz ere, EAJk eta PSEk arinkeriaz jokatu dute arazo konplexu baten aurrean».