AKTUALITATEA

| 2026-04-29

Elkarrizketa Nerea Kortajarena Programa idazkariarekin Bizkaia Irratian. 

«Euskal politigantzak ez du umekeriarik, fribolitaterik eta arinkeriarik behar.  EAJ eta PSEren arteko ika-mikek mugatu egiten dute bestelako politikak garatzeko aukera. Zertan daude ados? Ez etxebizitzan, ez hizkuntza politikan… Elkarrekin haserretzeko eta gobernuetan mantentzeko soilik daude ados EAJ eta PSE».

«Gaur aurkeztuko ditugu Legebiltzarrean Enplegu Publikoaren zuzenketak. Akordio inklusiboa posible egiteko baldintzak sortzen jarraituko dugu. Posible da oinarrizko eskubideen inguruan ados jartzea eta euskararen blindajea lortzea».