AKTUALITATEA

Nazioartea | 2026-04-24

ETB 1eko 'Egun on' saioan elkarrizketatu dute gaur goizean Pernando Barrena, EH Bilduren eurodiputatua.

«AEBen interesen menpeko erakunde militarra da NATO. Aurrekontuaren bi heren AEBek ordaintzen dute, agintzearen truke. Babes hori ez da doakoa, eta Europaren autonomia estrategikoa oztopatzen du».

«Munduaren eratzen ari den ordenu berriaren aurrean, Europak lidergo falta izugarria dauka. Autonomia estrategikoa eta NATOn egotea erabat kontraesankorra da».

«Milioi bat sinadura lortu ditugu jada Israelekin lankidetza akordioa eteteko abian jarritako herri ekimen legegilean. Ez dauka inongo zentzurik Europako akordioa mantentzeak. Posible da akordioa etetea borondate politikoa badago. Arrazoiak soberan daude».